XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
STEPHEN HAWKING, EZINDU AHALTSUAren egunkaria1942: Ingalaterran jaio nintzen, urtarrilaren 8an.
1959: Oxfordeko unibertsitatean Fisika ikasten hasi naiz.
1961:
1965-1970: Teknika matematiko berriak garatu izan ditut eta Bing-Bang-aren teoria garatzen hasi naiz.
Oraindik jan dezaket laguntzarik gabe.
Ozta-ozta ere oheratu eta jaiki ahal naiz neure kabuz.
Ezkondu egin naiz: bi seme-alaba izan ditut.
1974: Gaixotasuna aurrera doa.
Ezin dut jan, ez oheratu, ez jaiki, laguntzarik gabe.
1981: Unibertsoari eta denborari buruzko ikerketak mundu osoan ezagunak dira.
Ospea eta izena handiak dira, baina ezin dut idatzi eta ozta-ozta hitz egin ahal dut.
1982: Ebaketa baten ondoren, mintzamenik gabe geratu naiz.
Aurrerantzean ezin izango dut hitz egin, ezta idatzi ere.
Ez naiz ia ezertarako gauza, baina ikerketekin segitzen dut eta ordenadorearen bidez komunikatzen naiz.
Eskuen bidez edo begien eta buruaren mugimenduen bidez ordenadorearen pantailako hitzak aukera ditzaket eta esaldiak egin.
Gero ahots sintetizagailu baten bidez entzun daitezke esaldi horiek.
Horrela egin ahal izan dut